(3-13) 2006ko abuztuan Tel Aviveko 9. Queeruptionera gonbidatzen zaitugu!
Bartzelonan ospatu zen azken Queeruption ekimenean parte hartu zuten Queer-ekintzaile israeldarrek hurrengo edizioa Tel Aviven izatea proposatu zuten eta ideia honek Europako, Ekialde Urbileko eta Ipar Amerikako ekintzaileen babesa eskuratu zuen. Gure queer izatetik, geure burua askatasuna, justizia eta audeterminazioaren aldeko borroka globalaren zati gisa dakusagu eta ikuspegi horretan bertan du abiapuntua ekimen honek.
2006ko abuztuan Jerusalemen ospatuko den LGTB World Priderako jendetza handia espero da. Ortzadarraren banderaren babesean, Israeleko Atzerri Gaietarako Ministerioak bere gobernuak egindako gerra-krimenak estaltzeko baliatuko du ekimen hau. Palestinaren askatasunaren aldeko zenbait taldek bultzata, ekimen hau boikotatzeko deialdi global bat ere badago. Gure elkartasuna ordea, hareago eraman behar dugula uste dugu, gure aniztasuna, gure boterea eta gure erresistentzia ospatzeko Israel eta Palestinara joanez. 2006ko World Pride martxaren leloa “Mugarik gabeko maitasuna” (Love Without Borders) izango da. Mugarik gabeko maitasunak okupazioa, apartheida, giza-injustizia, txikizio ekologikoa eta harresiak gaitzetsi beharko lituzkeela uste dugu.
Honako hau, Queeruption Mendebaldeko herri aberatsetatik at egingo den lehen aldia da. Queeruption bera ere, Tel Aviveko kokalekutik haratago zabalduko da, Zisjordaniaraino iritsiz eta Jerusaleneko World Pride martxari kolore gehiago emanez. Bertan denbora gehiago geratu nahi duenak, bertako elkartasuneko lan-taldeekin elkartzeko aukera ere izango du; hala nahi dutenak talde hauekin harremanetan jartzeaz geu arduratuko gara. Halaber, Tel Avivera gauzak aurrez prestatzen laguntzera talde bat etorriko da lehenago.
Bertan bizi den jendartearen eta kulturaren egoera dela eta, prestaketa prozesuan, bai eta ekimenak dirauen bitartean ere, aztergai asko kontutan hartu eta eztabaidatu beharrekoak izango dira. Zure laguntza behar dugu; etorrita nahiz etorri gabe ere, dirua bilduz, publizitatea eginez, zure ezagutza eta trebetasunekin ekarpenak eginez nahiz bertako prestaketa lanetarako.
Gai hauen inguruan edozein galdera edo iradokizun izanez gero, mesedez jarri gurekin harremanetan gure Queeruption posta-zerrendan izena emanez. Bidali E-mail bat majordomo@lists.queeruption.org helbidera eta mezuan honako hau idatzi: subscribe queeruption9tel-aviv.
* Queeruption gune irekia, ziurra, ez-hierarkiakoa eta anti-komertziala da. Partaideen iniziatiban oinarritzen den gunea izanik, tailerrak, artea, musika, ekintzak, jaiak, sexua, performantzeak eta proposatzen edo prestatzen den edozer garatzeko prest dago. Queeruptionek genero identitate guztiak eta sexualitate guztiak jaso eta ospatzen ditu, sexismoa, matxismoa, razismoa, heterofobia, homofobia, transfobia, adin eta gaitasun desberdinak dituztenekiko diskriminazioa edo beste edozein bazterkeria nahiz eraso mota gogor gaitzetsiz.
5/NOV/2005
