català - castellano - deutsch - francais - euskera - english - italiano - portugues
 

kaixo!

Queeruptiona Bartzelonan ospatzeko bi hilabete baino gutxiago geratzen da.Guztia prestatzeko indartsu gabiltza, jakingo duzun bezala.Aste hori arrakastatsua izan dadin, guztia antolatzeko behar denaren zerrenda bat egin dugu.

Guk pentsatutako zerrenda hemen behan daukazu, baina beste gairen baten beharra sentitzen baduzu, ezaiguzu!


Tokia ( eskuragarritasuna, argia, komunak...)

Sukaldea

Itzulketa

Batzarren Neurritasuna

Lantegiak edo lan taldeak

Jaiak/ Ikuskizunak/ Sound Sistena/ Kontzertuak/ Ekintza Politikoak.

Legezko Laguntza

Erantzunak/ Irtenbideak gatazken aurrean.

Iragarkiak/ Afixak.

Web orria/Banaketa zerrenda

Bartzelonari buruzko argibidea eta bere zerbitzu publikoak.

Argibide lekua/ Segurtasun taldea.

Aldiskariak

Taberna

Lehen Laguntzak

umeentzako txokoak

materiala


Zerrenda honetako gai askoren kargu egiteko prest gaude Bartzelonan. baina guztiarekin ezingo dugula badakigu.

Horregaitik, Londres, Berlin,Amsterdam eta beste lekuetan, beraien gaitasuna agertu duten queer zoragarrien laguntza eskatzen dugu.


Bertan

Zertan lagundu dezakezue?


ITZULKETA

Itzulketa talde bat sortu nahi dugu.Alde batetik, bertan hizkuntza desberdinak itzultzeko,eta bestalde, jardunaldia baino lehenago, hizkuntzei eta itzulketei buruzko estabaida izateko: batzarrak, lantegiak eta ekintzak posible izan daitezela guztiontzat, hizkuntza esberdinen erabilpenarekin.Hizkuntza desberdinak ideien iturri izan daitezela,guztiok guztiotaz ikas dezagun, inungo basterketarik garatu gabe, eta Nola eragotzi hizkuntza bakar baten boterea gure txokoetan.

Talde honetan parte hartu nahi baduzu queeruption8karcelona@yahoo.es -era idatzi iezaiguzu eta taldearekin harremanetan jarriko zaitugu.Eztabaida hau Queeruption8a ondo ateratzeko derrigorrezkoa da.Hurbildu zaitez!


IKUSKIZUNAK/KONTZERTUAK/ZINEMA


Antzestokiak behar duen material teknikoa lortzeko talde bat sortu da.Queeruption antzestokira igo zaitez!

Antzestu , zure punk-rokarekin garrasi egin, salsa ikastaro handi bat eman, diskak jarri edo zure bideo zintak erakutsi, nahi badituzu, q8cineperfo@lazyav.org -era idatzi ezazu, behar duzun materiala eta noiz zatozen esanez.




LAN TALDEAK


Ezagupen edo informazioren bat amankomunean jarri nahi baduzu, gabean esna mantentzen zaituen zerbaitetaz estabaidatu nahi baduzu...lantalde edo estabaida talde bat antolatu dezakezu.

Hau burutzeko ez dugu titulorik edo esperientziarik behar, besteekin amankomunean jartzeko nahia bakarrik. Zer proposatu dezakezu? Rolleskating queerra, breakdantza, jostailu sexualen ekoizpena, yoga, burruka, hizkuntzak, jostun taldea, estabaidak : nola borrokatu G8 aren aurka? Nola jolastu generoarekin? Sexuari buruzko lana bezela edo eraso sexuala bezela? Nortasun zapalduen eskaera edo Post Nortasunaren Teoria?.. eta zuk imaginatu dezakezun mila gauza! Zerbait pentsatu baldin baduzu, eta zerbait behar baduzu, ezaiguzu!


AFIXA/ IRAGARKIAK


Eskualde desberdinetan Q8 aren afixa eta informazio materialea banatzeko jendea behar dugu.Afixak bidali ditzazkegu, edo web orrietan lortu ditzazkezu baita ere.

Zure herrian gai honi buruzko berriketaldia antolatu dezakezu.( Catalunian baldin bazaude taldeko norbait joan daiteke)


LEGEZKO LAGUNTZA


Legezko laguntzari buruzko informazioa izango duen taldea antolatzen ari gara.Estatu Espainolean dituzun eskubideen berri gure web orrian izango dituzu.Etorri baino lehenago irakur ezazu!


DIRU KONTUAK


Q8 arentzat bi festa antolatu ditugu 1000 euro lortuaz, baina diru gehiago behar da guztia ondo antolatzeko.Bartzelonan guztia antolatzen oso lanpetuta gaude eta diru gehiago lortzeko sailtasunak ikusten ditugu.Zuk festaren bat egin nahi baduzu zoragarria izango litzateke, edo eta lagun aberatsei zertxobait eskatu...

Dirua, Queeruption8karcelonaren kontu korrontean jarri dezakezu:

Kontukorronte zenbakia: 2100 2827 52 0100178779

IBAN: ES73 2100 2827 5201 0017 8779

BIC: CAIXESBB


Zure elkartasun, laguntza eta harreman onarengatik Eskerrikasko.



Q8 aren talde antolatzailea.


...


kaixo, Q8 aren talde antolatzailetik , bartzelonan burutuko den jardunaldirako, gatazken aurrean irtenbideak topatzeko, talde bat sortzen ari gara.Honetarako,prestakuntza edo esperientzia ,edo egun hauetan gertatu daitezkeen arazoen aurrean,irtenbideak bilatu nahi dizkien jendea topatzen ari gara.


Garrantzi handiko gaia iruditzen zaigu, bai queeruptionen baita gure inguru polítiko, sozial eta pertsonalean lantzeko. Queeruption8 an egunero sortu daitezkeen gatazken aurrean irtenbideak topatzeko, talde bat sortu nahi dugu.Queeruptionaren oinarria ondorengoa da: ZZEZ (“ Zuk Zeuk Egin Ezazu) .Honek zer esan nahi du: antolatzaileak partaideak direla baita ere eta esperientzia ez dela beharrezkoa. Hala ere, gatazken aurrean irtenbideak topatzen aritu diren pertsonen iritzia eskertuko genuke. Queeruption8karcelona@yahoo.es era idatzi iezaiguzu!


Queeruption 8 kartzelonan

2005.urteko maiatzaren 31tik Ekainaren 5 era

www.queeruption.org/barcelona